La Famiglia Toronbole ponen humor y magia en el parque Errotalde de Bergara, Gipuzkoa
26/08/2016 19:26 Entrada en: Prensa y Comunicacion | Magia San Sebastian (Donosti) | Magia-Teatro de calle | Magia euskaraz
LA FAMIGLIA TORONBOLEK UMOREA ETA MAGIA JARRI DITU ERROTALDE PARKEAN

JOSU BILBAO 24-08-2016- BERGARA BERRIAK
Reportaje de televisión realizado por Goiena Televista sobre el espectáculo de magia, humor y marionetas en Bergara, Gipuzkoa ayer 24 de agosto por las fiestas de San Bartolomé.
Tonino eta Damiano Toronbole anaiek txotxongiloz, magiaz eta umorez betetako ikuskizuna eskaini zuten San Bartolome egunean.
San Bartolome egunak hainbat ekitaldi ezberdin utzi zituen Antzuolan, Arrasaten edota Zabaleta auzoan, eta hitzordu horietako bat izan zen La Famiglia Toronbole taldeko italiarrek Bergaran eskaini zutena. Magiaz, umorez eta txotxongiloez betetako kale ikuskizuna eskaini zuten Tonino eta Damiano Toronbole anaiek eta umeek eta helduek antzerkiaz gozatzeko aukera izan zuten Errotalde parkean. Txikienek batez ere, txotxongiloen umorearekin barre egin zuten eta magia erakustaldiak arretaz jarraitu zituzten.
Bergaran udan antolatu diren kale ikuskizunetako azken aurrekoa izan da hau. Azkeneko ikuskizuna datorren asteazkenean, abuztuaren 31n, izango da Labegaraietan. Txuma Murugarrenek emanaldia eskainiko du. Gainera, asteartean, Zinea aire librean egitasmoko azken pelikula eskainiko dute San Martin plazan. Filma Gaua museoan 3: Faraoiaren sekretua izango da.