BLOG NOTICIAS DE MAGIA "La Famiglia Toronbole" Kale ikuskizunak-Dibertikale 2018 | Dramagia Noticias

Dramagia Espectáculos

para eventos públicos, privados y corporativos

"La Famiglia Toronbole" Kale ikuskizunak-Dibertikale 2018

Kalean dibertitzeko ikuskizunak uztailaren 2tik 18ra izango dira

dibertikale-2018-vitoria-gasteiz-teatro-de-calle-kale-antzerki
Astebete baino zertxobait gehiago falta da Dibertikaleren aurtengo ediziorako, eta dagoeneko XVII. edizioa dugu. Guztira 13 ikuskizun izango dira haurrek zein familiek gozatzeko. Izenak dioen bezala, kalean dibertitzeko ikuskizunak izango dira, eta helburua dibertitzeaz gain, jende guztiak parte hartzea eta entretenitzea ere izango da.
Saio guztiak gizarte-etxeen inguruko kale eta plazetan egingo dira, eta antzerkia, musika, zirkua, malabarismoak, magia, umorea, clown, akrobaziak eta dantza bertikalak izango dira nagusi. Hamahiru ikuskizun horien artean, bost, euskaraz izango dira, zazpitan ez da hitz egiten, keinuzkoak direlako, eta bat ingelesez izango da. Hala ere, saio gehiena keinuen bidez antzezten denez, ez da oso zaila izango ulertzea.
Euskarazko ikuskizunei dagokienez, hauek ditugu: Funes Van zirkua, uztailaren 3an, Salburuko gizarte etxean; 'Ondorengoak', uztailaren 5ean, Ibaiondoko gizarte etxeko plazan, zirku eta antzerki emanaldia izango dena; 'La Familia Toronbole', uztailaren 6an, Umandi ikastolako patioan, antzerki, umore, magia eta txotxongilo emanaldia; 'Bualá', uztailaren 10ean, Sefarad plazan, haurrentzako dantzaldia eta 'Rock-Eroak', uztailaren 17an, Galizia kaleko plazan, clown, zirku eta antzerki emanaldia.
Iaz, 3.600 pertsona inguru izan ziren ikuskizunetan, eta batzuk ezin izan ziren egin euriarengatik. Aurten, eguraldiak laguntzen badu, kopurua berdintzea, eta ahal bada, handitzea espero da. Emanaldi guztiak 19:30ean hasiko dira eta gutxi gorabehera ordubeteko iraupena izango dute.